XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Eta nola mantentzen da airean? - galdetu zuen amona Josephinek.
- Gako zerutiarren bidez - esan zuen Wonka Jaunak.
- Harrituta uzten nauzu - esan zuen amona Josephinek.
- Andere maitea, - esan zuen Wonka jaunak -, guzti hau berri egiten zaizu.
Gurekin denboralditxoren bat eman ondoren, ez zaitu ezerk harrituko.
- Gako zerutiar hauek - esan zuen amona Josephinek - untziaren mutur bietatik gakotuta izango dira, ezta?
- Horrela da bai - esan zuen Wonka jaunak.
- Eta non gakotzen dira beste mutur biak? - esan zuen amona Josephinek.
- Gero eta gorrago nago - esan zuen Wonka jaunak.
Mesedez, itzuli bezain laster, gogora idazu neure medikuari deitu behar diodala.
- Charlie, - esan zuen amona Josephinek -, zaldun honengan konfidantza askorik ez dudala uste dut.
- Ezta nik ere - esan zuen amona Georginak-.
Oso iheskorra da.
Charlie ohean makurtu eta atso biei zerbait xuxurlatu zien.
- Mesedez - esan zuen -, ez zapuztu dena.
Wonka jauna oso gizon jatorra da.
Neure laguna da.
Maite dut.
- Charliek arrazoi du - marmartu zuen aitona Joek, taldearekin elkartuz- .
Josie, isil zaitez, eta ez iguzu problemarik sorterazi.
- Bizkor ibili behar dugu! - esan zuen Wonka jaunak-.
Hainbeste denbora eta hain eginbehar gutxi!
Ez!
Itxaron!
Ezabatu hori!
Bira ezazue!
Eskerrik asko!
Eta orain, itzul gaitezen lantegira! (...).